XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aro Modernoaren bukaera

Frantziako Iraultza

XVIII. mendean, Frantziako erregea oso boteretsua zen.

Jauntxoek ere gainerako herritarrek baino eskubide gehiago zituzten.

Nekazariak, langileak eta hirietako jendea miseria gorrian bizi zen bitartean, erregeak eta bere gorteak sekulako festak eta jaiak antolatzen zituen, dirutza handiak gastatuz.

1789ko Uztailaren 14an Parisko hiritarrek Bastillako gartzelari eraso zioten.

Geroztik, Frantzia osora hedatu zen iraultza.

Bastillari erasoa.

Erregea gilotinatua

Frantziako Luis XVI erregea atxilotu eta gilotinaz hil zuten.

Iparraldea forurik gabe

Frantziako Iraultzak, erregea eta erregetza kendu zuen bezala, jauntxoen eta handikien eskubide bereziak ere desegin zituen.

Denak berdin lemari jarraituz, euskal lege zaharrak, foruak, gainontzeko eskubide bereziak bezalaxe, kendu egin behar zirela erabaki zuten.

Aurrerantzean, euskara eta euskal kultura Errepublikaren kontrakotzat hartuak izango ziren.

Iparraldeko euskaldunak, Biarnoko herritarrekin batera, Pirineo Atlantiarrak departamentuan sartu zituzten.

Geroztik, Iparraldean ez da euskal legerik, eta Frantziak ez du onartu euskaldunentzat lurralde edo departamentu propiorik.

Errepublika martxan

Iraultzaren ondoren, erregetza baztertu eta errepublika jarri zen.

Frantzia osoko hiritarrak eskubidez eta betebeharrez berdinak zirela eta aurrerantzean Frantziako hiritarrek aginduko zutela, aldarrikatu zuten.

Horrela hasi zen martxan I. Errepublika.

1790.eko otsailaren 8an sortu zen Departamentua. Euskal Herriko Iparraldeak, lurralde bereziaren izaera galdu zuen.